viernes, 19 de febrero de 2010


TORLOJUA


Zilindro baten kiribildutako plano inklinatu bat da torlojua. Indarrez eraginda hariz lotzen denean, handitu egiten da egindako indarra: hariak ziri gisa jokatzen du eta esfortzu handirik gabe sartzen da materialean.

Sarritan torlojuek burua daukate, hau da, torlojua hobeto lotzea ahalbidetzen duen forma berezia muturretako batean. Burua torlojuaren gorputza baino zabalagoa izan ohi da, hura lotzean sakonegi sar ez dadin eta azal euslea handiagoa izan dadin.


Torlojuak lotzeko erabiltzen diren tresna nagusiak bihurkinak eta giltzak dira. Torloju gehienak eskuinetara lotzen dira; badaude ezkerretara lotzen direnak ere, eskuinetara lotutako torlojua aska dezaketen indarrak daudenean erabiltzen direnak.

















No hay comentarios:

Publicar un comentario