viernes, 19 de febrero de 2010


TORLOJUA


Zilindro baten kiribildutako plano inklinatu bat da torlojua. Indarrez eraginda hariz lotzen denean, handitu egiten da egindako indarra: hariak ziri gisa jokatzen du eta esfortzu handirik gabe sartzen da materialean.

Sarritan torlojuek burua daukate, hau da, torlojua hobeto lotzea ahalbidetzen duen forma berezia muturretako batean. Burua torlojuaren gorputza baino zabalagoa izan ohi da, hura lotzean sakonegi sar ez dadin eta azal euslea handiagoa izan dadin.


Torlojuak lotzeko erabiltzen diren tresna nagusiak bihurkinak eta giltzak dira. Torloju gehienak eskuinetara lotzen dira; badaude ezkerretara lotzen direnak ere, eskuinetara lotutako torlojua aska dezaketen indarrak daudenean erabiltzen direnak.

















ZIRIA

Ziria plano inklinatu bikoitza da: oinarrekiko zut egiten den indarra handituta transmititzen da ziriaren aldeetara.

Zenbat eta luzeagoak izan ziriaren aldeak eta zenbat eta txikiagoa oinarriaren luzera, hainbat eta indar hanidiagoa egingo du.

Ziriaren adibide abtzuk dira: labana, goldea, gezi-muturra eta abar.

PLANO INKLINATUA

Plano inklinatua arrapala bat da eta kargak esfortzu txikiagoa eginez jasotzeko balio du.
Arrapalaren bidez, pisatzen duena baina indar gutxiago eginez jaso dezakete karga. Zenbat eta makurdura gutxiago izan arrapalak, hainbat eta indar gutxiago egin beharko dute, baina distantzia handiagoa egin beharko dute garaiera berera iristeko. Plani inklinatuan hurrengo formula betetzen da:

F= R . a/b

R= igo behar den pisua (erresistentzia)
F= egin behar den indarra.
a= garaiera (altuera).
b= egindako distantzia.