martes, 15 de junio de 2010

ENERGIA

Energia asko behar dugu, ikaragarri. Energia hainibat gauza egiteko behar dugu: eskailerak igotzeko, bizkar-zorroa lurretik hartzeko, jaka janzteko, etab. Baina zer da energia?

Gorputz edo sistema batek aldaketak lortzeko duen gaitasuna da energia.


Energia gehiena eguzkitik lortzen dugu, zuzenean edo zeharka. Hauek dira energi-iturri garrantziztuenak:



Tximixtagarriak-Tximista batek ikaragarrizko energia du, baina oraindik ez dago garatuta energia hori erabiltzeko teknologiak.




Biomasa- Izaki bizidunetan metatutako energia da. Eguzki, argiari esker hartzen dira landareak (fotosintesia), energia beren gordeta (biomasa:"izaki bizidunen masa").












Erregai fosilak- Ikatza, gas natural eta petrolioa. Eguzki -jatorria dute. Energia-iturri erabilenak dira, bina oso kutsagarriak dira. (Zentral termikoak, batez ere).









Energia eolikoa- Airea migitzean sortutako energia da. Aireak, mugitzean, erroten gurutzeak birarazten ditu.










Energia hidarulikoa- Urtegietan pilatutako uraren energia da, presaren oinarriarekiko oso altu egoten baita. URa abiadura handian jaisten da, turbinak mugitzen ditu eta sorgailuen bidez, energia elektrikoa sortzen da.









Energia geotermikoa- Eremu batzuetan, Lurraren barruko beroa metatuta dago lurpean.














Energia nuklearra- Zentral nnuklearretan, uranio atomoen nukleoak egiten dira eta bero handia askatzen duute. Energia horren bidez, ura goi-presioko lurrun bihurtzen da.











Energia forovaltaikoa- Eguzki.argia elektrizitate bihurtzen da zuzenean, panel fotovaltaikoetan. Panel horiek erabiltzen dira linea elektrikorik ez dagon eremu askotan.
























viernes, 19 de febrero de 2010


TORLOJUA


Zilindro baten kiribildutako plano inklinatu bat da torlojua. Indarrez eraginda hariz lotzen denean, handitu egiten da egindako indarra: hariak ziri gisa jokatzen du eta esfortzu handirik gabe sartzen da materialean.

Sarritan torlojuek burua daukate, hau da, torlojua hobeto lotzea ahalbidetzen duen forma berezia muturretako batean. Burua torlojuaren gorputza baino zabalagoa izan ohi da, hura lotzean sakonegi sar ez dadin eta azal euslea handiagoa izan dadin.


Torlojuak lotzeko erabiltzen diren tresna nagusiak bihurkinak eta giltzak dira. Torloju gehienak eskuinetara lotzen dira; badaude ezkerretara lotzen direnak ere, eskuinetara lotutako torlojua aska dezaketen indarrak daudenean erabiltzen direnak.

















ZIRIA

Ziria plano inklinatu bikoitza da: oinarrekiko zut egiten den indarra handituta transmititzen da ziriaren aldeetara.

Zenbat eta luzeagoak izan ziriaren aldeak eta zenbat eta txikiagoa oinarriaren luzera, hainbat eta indar hanidiagoa egingo du.

Ziriaren adibide abtzuk dira: labana, goldea, gezi-muturra eta abar.

PLANO INKLINATUA

Plano inklinatua arrapala bat da eta kargak esfortzu txikiagoa eginez jasotzeko balio du.
Arrapalaren bidez, pisatzen duena baina indar gutxiago eginez jaso dezakete karga. Zenbat eta makurdura gutxiago izan arrapalak, hainbat eta indar gutxiago egin beharko dute, baina distantzia handiagoa egin beharko dute garaiera berera iristeko. Plani inklinatuan hurrengo formula betetzen da:

F= R . a/b

R= igo behar den pisua (erresistentzia)
F= egin behar den indarra.
a= garaiera (altuera).
b= egindako distantzia.







martes, 26 de enero de 2010

TORNUA

Tornua zilindro batez eta hura biratzeko biradera batez osatuta dago eta pisuak esfortzu txikiagoz jasotzeko balio du. Lehen mailako palankatzat har d aiteke, eta haren besoak 360ยบ biratzen dira. Marrazkian begiratzen badiozu, laster ulertuko duzu.

Biradera eskuz biratzen dugu, F indarra eginez; tornua biratu egingo da, eta soka zilindroan biratzean, karga gora jasoko du. Palanka horren bermapuntuan zilimdroaren ardatza da; besoak, berriz, biradearen barra eta zilindroaren erradioa.

F.BF= R. BR

Biradearen barraren luzera tornuaren (zilindroaren) erradioa baino luzeagoa denez gero, biraderari eragiten diogun indarra beti izango da jasotzem¡n dugun erresistentzia baino txikiagoa.

Tornuaren adibide bat.

viernes, 15 de enero de 2010

PALANKAK

Definizioa:

Palanka barra zurrun bat da. Funtzionatzeko mugitu nahi den gorputzaren azpian eta euste-puntua deitzen zaionaren azpian sostengatuz erabiltzen da, libre geratzen den aldean indarra (potentzia) egiten da eta altxa nahi dugun gorputzaren erresistentzia gainditzen dugu.



Hemen uzten dizuet bideo bat palanka ezbedinak azaltzen.
Bi motatako poleak daude:


Polea sinple finkoa:




Polea sinple finkoak edo txirrika finkoa indarra egiten den norantza aldatzeko abantaila ematen du, baina ez du gutxiagotzen egin beharreko indarraren magnitudea. Indarra Newton (N) neurtzen da.



Polea sinple mugikorra:


Polea sinple mugikorrean igo nahi dena poleara lotzen da eta sokaren mutur bat finkatzen da. Gero beste aldetik tiratuz bai polea bai eta pisua igotzen da aldi berean. Indarra Newton (N) neurtzen da.